Dagoeneko kontua dut Izena eman!
×

chat-icon Galdera azkarrak

×
  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Zozketaren oinarriak

Elikaera Gipuzkoako herritarren elikadura kontsumo ohitura arduratsuagoak sustatzea helburu duen atari digitala da. Atarian, baliabide, aholku eta laguntza praktiko ezberdinak lor ditzazkezu, zure eguneroko erosketetan jasangarriagoa izateko.  

Zure elikadura aztarna zein den jakin nahi duzu? Parte hartu prozesuan eta irabazi 40 euroko bono bat EROSKI CLUB txartelean erabiltzeko. Oso erraza da!

◼️Parte hartu erosketa birtualaren simulazio prozesuan eta aukeratu eskaintzen dizkizugun alternatiba jasangarrien artean.

◼️Prozesua erabat anonimoa da. Lortutako datuak aztergai gisa baino ez dira erabiliko. Horregatik, aukeren fasea amaitzean, zozketan parte hartzeko, zure datu pertsonalak emateko eskatuko dizugu, hala nola zure izen abizenak, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa eta Eroski Club txartelaren zenbakia, izanez gero.

◼️Eroski Club txartela izatea ezinbestekoa izango da saria jasotzeko; beraz, txartelik ez baduzu eta irabazle suertatzen bazara, bat sortu beharko beharko duzu.

◼️Harremanetarako datuak (izena, abizenak eta posta elektronikoa) ezinbestekoak dira zozketaren irabazleekin harremanetan jartzeko. Beste datu batzuk, hala nola harremanetarako telefonoa edo Eroski Club txartelaren zenbakia, aukerakoak dira, posta elektronikoz harremanetan jarri ezin izanez gero prozesua arintzeko balioko dute.

◼️Gainera, jasotako datuen bidez jarriko gara kontaktuan irabazleekin.

◼️5 irabazle egongo dira eta bakoitzak 40 euroko balioa duen txartel bat jasoko du. Txartel hori Eroski Club Txartelaren bidez trukatu ahal izango da Eroski supermerkatuetan.

◼️Hautatutako pertsonekin harremanetan jartzea ezinezkoa bada, bost ordezkoekin jarriko gara harremanetan.

◼️Prozesua apirilaren 22tik uztailaren 22ra egongo da zabalik.

◼️Uztailaren 26an jakinaraziko dugu nortzuk izan diren irabazleak.